2012/05/23

SCRATCH - Labirinto matematikoa


Orain arte ezagutzen ez genuen aplikazio hau dohainik jaitsi daiteke Internetetik, eta link honetan dago eskuragarri: http://scratch.mit.edu/ Oso programa intuitiboa da; hainbat aginte daude idatzita adreilu batzuen barruan eta adreilu horiekin gidoi moduko bat eratzean datza. Ez dira kodearen lerroak idatzi behar, bakarrik adreiluak hartu, arrastatu eta proiektu gainean askatu behar dira. Programak eskainitako elementuak konbinatuz eta instrukzioak emanez hainbat eratako jarduerak sor daitezke. Oso tresna aproposa iruditzen zaigu funtsezkoak diren matematikako zein beste arlo batzuetako kontzeptuak ikasteko.

2012/05/18

BLOGAREN EBALUAZIOA


Larraitz Berraondo eta biok elkarri egin diogu blogaren ebaluazioa. Horretarako, eta Larraitzen bloga ebaluatzeari ekin aurretik, bloga bera aztertu eta irakasleak eskainitako hainbat irizpide izan ditut kontuan.

2012/05/15

ORDENAGAILUAK (mindomo bidezko aurkezpena)

Lehenik eta behin, azaldu nahiko genuke gure ikerketa lana ordenagailuen inguruan jorratu dugula. Izan ere, ezin dugu ahaztu gaur egun hezkuntzan ordenagailuek duten eragina, beraien erabilerak ekar ditzakeen onurak, ikasteka teknika ezberdinak, hezkuntzaren didaktikarako sortu diren programa ezberdinak… Beraz, honen aurrean ordenagailuen gaia lantzea benetan garrantzitsua dela iruditzen zaigu. 

2012/05/07

2. aplikazioa: PIXTON





Online bidez komikiak sortzeko aukera eskaintzen duen aplikazioa da Pixton.

Aplikazioari horri esker, ikasgelan azaldu nahi diren edukiak askoz ere erakargarriagoak eta ingeresgarriagoak izan daitezke ikasleentzat. Honetarako erabil dezakegu, esaterako:

-Ipuinak sortzeko
-Gurasoen zalantzak edo haientzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak azaltzeko.
-Gogoetak irudikatzeko
-Arazoak konpontzeko
-Zenbait gairen aurrean gurasoek seme-alabekin nola jardun behar duten irudiz azaltzeko.
-Publizitate-kanpainak sortzeko: kutsaduraren aurka, dieta osasuntsuaren sustapena, tratu txarren aurka, ikastetxeetako jokabide-arauak…

1. aplikazioa: VOKI



 Hizkuntza bat ikasteko erabil dezakegun tresna interesgarria da Voki, ingelesa ikasteko esaterako. Aplikazio honen bidez, “voki” bat sortzen da, norberak erabakitako testu bat hitz egiten duen eta mugitzen den pertsonaia, alegia. Text-to-speech teknologia erabiltzen duenez (testutik ahotsera pasatzea), oso aplikazio erabilgarria izan daiteke ahoskera modu dibertigarrian lantzeko.
Ez dago ezer hoberik ongi pasatuz ikastea baino!

2012/04/23

Eskola 2.0 proiektua



Gaurko gizartean pil-pilean dagoen gaia da Eskola 2.0 plangintza; izan ere, Ikastetxeetako ikasgela gero eta gehiago ditugu digitalizaturik, ESKOLA 2.0 gero eta hedatuago dago hezkuntzan.